Euskaraz Bizi!! Eguna

  

 
Euskal Herrian Euskaraz erakundetik honako gonbitea luzatu digute. Igande honetan, maiatzak 2, Etxarrin ospatuko den Euskaraz Bizi Egunera joatea, alegia. Aldarrikapen eta jaialdi egun horrek Hizkuntz Eskubideen Egunari hartu dio lekukoa.

Horra hurbiltzeko autobusa izango dugu :
 

  • Portugaletetik (10:00etan Java zinema zaharrean). Izen-ematea 658 724 129 (Igor) zenbakian egin daiteke. Bidaia zenbat joango garenon araberakoa da baina 10 euro inguru ibiliko da. Era berean, herri bazkarirako txartela ere eskatu daiteke (12 euro).
  • Bilbotik: irteera San Nikolasetik 9etan, eta buelta 20etan.
    Izena emateko:
    - Errondabide taberna (Alde Zaharra)
    - emailez:
    santutxu@euskalherrianeuskaraz.org, deustua@euskalherrianeuskaraz.org, uribarri@euskalherrianeuskaraz.org 
     
    * Herri bazkaria: arazorik ez egoteko aldez aurretik txartelak eskatzea gomendatzen da (12 euro).
     
    Herri euskalduna berreraiki nahi dugu

Euskaraz bizitzeko bidea egin behar dugu

zu ere egun horretan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu

  

© 2008 Berbots

Berbots Erandion Euskaraz!!