Irakurri, gozatu eta oparitu

   

Kanpomartxoko ajea pasatu eta beste proposamen lasaiago bat egiten dizuegu: IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak bultzatutako egitasmoa. Aurten aldaketa batzuk egin dizkiogu egitasmoari, proposamen berria guztiontzat erakargarriago izango delakoan. 

Egitasmoaren funtzionamendua sinplea da: Altzagako eta Astrabuduko liburutegietan dauden euskarazko liburuetatik bat hautatu, irakurri, fitxa sinple bat bete eta euskarazko edozein liburu merkeago erosteko deskontu txartel bat lortuko duzu. 

Irakurle-erosleak %25ko deskontua izango du. Lorturiko deskontuarekin euskarazko beste edozein liburu erosi ahalko du. Deskontu txartela liburutegian emango dizute eta bertan irakurlea, irakurritako liburua eta argitaletxearen izenak zehaztuko dira. Eta liburu dendan Berboskide txartela erakusten baduzu beste %25eko deskontua egingo dizute. Hori bai, deskontu txartelak Erandioko hiru liburu dendetan erosteko balio du: Elorduy, Orriak eta Peman (Astrabudua). 

Guk 100 liburuko zerrenda lagungarria eskaintzen dizugu, baina badakizu liburutegiko edozein hautatu dezakezula. 

Liburutegiko ordenagailu batek aukera emango du egitasmoaren webgunean sartu eta liburu horien inguruko informazioa jasotzeko (sinopsia, egileen biografia, jasotako kritikak…): http://www.topagunea.org/irakurri

Egitasmoa apirilaren 23tik, hau da, Liburuaren Nazioarteko Egunetik, uztailaren 26ra luzatuko da.

Erandioko kanpainiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, esteka honetan daukazu.

© 2008 Berbots

Berbots Erandion Euskaraz!